Fernando AIRE - XALBADOR

IZEN-DEITURAK : AIRE ETXART, Fernando
IZENGOITIA : XALBADOR

SORTEGUNA : 1920/VI/19
HERRIA : Urepele (Baxe Nabarre)
HERIOTZEGUNA : 1976/XI/07
HERRIA :Urepele

OFIZIOA : Artzaina, laboraria
BIZILEKUA : UREPELE (Baxe Nabarre)

MOTA : Bat-bateko bertsuak, bertsu jarriak

BIOGRAFIA :

Aita Urepelekoa zuen, ama Los Angeles-en sortua eta amaren ama Aurizberrikoa (Nafarroa) zen. Léonie Etxebarrenekin ezkondu zen 1943an. Lau seme-alaba ukan dituzte. Lehen bertsua 16 urtetan bota zuen, Urepeleko ostatu bateko leiho kanpoaldetik barnera buruz. Teodoro Hernandorena medikua hasi baitzen Iparraldean bertsulari gazteak bultzatu nahiz, Donibane Lohizunen zeingehiagoka bat antolatu zuen,  eta horrelaxe Xalbadorrek Mattinen ezagutza egin zuen. Geroztik bikotea euskal besta orotara galdegina zen.

Xalbadorrek Donostiako bertsulari txapelketa nagusietan parte hartu zuen.

Odolaren mintzoa bere liburua agertzeko egunean, Euskal Herri osoak bere sorterrian omentzen zuela, Xalbador supituki hil zen.

BERTSU EZAGUNAK :
Besteak beste :

BERTSULARI TXAPELKETAK :

  • Txapelketa Nagusia 1962 : 3. (Donostia)
  • Txapelketa Nagusia 1965 : 3. (Donostia)
  • Txapelketa Nagusia 1967 : 2. (Donostia)

BERTSUPAPER LEHIAKETAK :

  • Xenpelar saria 1972 : 1. Sortetxeari
  • Xenpelar saria 1973 : 1. Gure artzain etxolari
  • Xenpelar saria 1974 : 1. Mendian galdu direneri
  • Xenpelar saria 1975 : 1. Ortzirale saindu bateko gogoetak
  • Mendaro Txirristaka saria 1974 : 1. Jainkoa eta ni
  • Mendaro Txirristaka saria 1975 : 1. Pilota euskal jokoa
  • Mendaro Txirristaka saria 1976 : 1. Ene ama zenari

ARGITARATU LIBURUAK

  • Ezin bertzean, 1969
  • Odolaren mintzoa, 1976
  • Herria gogoan, 1981

SOINU ZATIAK

Xalbadorrek berak kantatzen ditu hemen bere Esperantzarik gabeko amodioa-ren bertsuak (1975 aldean).
(Euskal kultur erakundea)

Iparraldeko bertsularitza munduko eragileak

Xan Alkhat bertsularia - Bat-batekoan! (cc-by-sa Nahia Garat)

Bertsulari, gai-egile, gai-emaile, saio antolatze, lehiaketak eta txapelketak, bertsu eskolak eta baliabide zentroak, Euskal kultur erakundearen datubasean zerrendatuak.

Agenda
  • Ikuskizunak
  • Antzerkia
  • Bertsularitza
  • Dantza
  • Musika
Aiherrako Kabalkada 2019/09/22
  • Ikuskizunak
  • Antzerkia
  • Bertsularitza
  • Dantza
  • Musika
Aiherrako Kabalkada 2019/09/29
Gehiago…
Interneten
Jakin 231: Bertsoari neurria hartzen

Bertsolaritzaren inguruan egindako ikerketan sakontzen du Jakinen monografikoak Harkaitz Zubiri, Jone M. Hernández, Miren Amuriza, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbiorekin.

Tags:

Bilatzaile berria du Bertsolaritzaren Datu Baseak | 2019-02-19, Bertsozale Elkartea

Bilaketa bakarra eginda, BDB barruan dauden datu base guztietan zer dagoen ikusteko aukera egongo da.

Tags:

Larunbatean ospatu zen Senpereko "Larraldean" Bertsularien Lagunak elkartearen urteroko Biltzar Nagusia — Bertsozale Elkartea

2018an transmisioan eta sustapenean egin lanaren bilanak eta 2019rako egitasmoak aurkeztu ziren. Bertara hurbildurikoek 2018ko diru kontuak eta 2019ko aitzinkontua aho batez onartu zituzten. Bertan bildu ziren, bertsulariak, bertsuzaleak eta erakunde ezberdinetako ordezkariak, bertzeak bertze: Euskararen Erakunde Publikoa, eta Euskal Kultur Erakundea.

Tags:

Gehiago…