Soldado laguneri
Mila zortzi ehun eta lau hogoi eta hemeretzi garrena,
Frantziari zerbitzuaren errendatzen garena,
Penan direnen kontsolatzeko orai izan dut ordena,
Nahiz ez den ene gradua ofizioan gorena.
Zortheak deithu izan gaitu beraz adixkide onak,
Erresumaren zerbitzuko oro elgarren lagunak,
Eta laster anaia gare oi guziz Eskualdunak,
Aberats ala pobre izanik elgarrez estimu onak.
...
Bertsulari, gai-egile, gai-emaile, saio antolatze, lehiaketak eta txapelketak, bertsu eskolak eta baliabide zentroak, Euskal kultur erakundearen datubasean zerrendatuak.