Durangoko azoka 2019: Iparraldeko egiturak

2019an hamahiru urte beteko dituen Gerediaga elkartearen eta Euskal kultur erakundearen arteko lankidetzak. Partaidetza honi esker, Ipar Euskal Herriko egituren ekoizpenak agerian emanak dira Durangoko Azokan.

Durangoko azoka 2019 - Kartelaren egilea: Oier Zuñiga
Durangoko azoka 2019 - Kartelaren egilea: Oier Zuñiga
Ondorioz Iparraldetik 10 egitura izanen dira azokan: 7 argitaletxe, 2 diskoetxe eta bestelako egitura bat. Iparraldeko partaide guzi hauek, beste urteetan bezala, espazio bateratu batean elkartuko dira (Goienkale 21-29). Elkar argitaletxearen Iparraldeko adarra Elkar-en mahai nagusian ordezkatua izanen da.

Egin ohi den bezala liburu batzuen aurkezpen publikoak burutuko dira azoka denboran. Iparraldeko idazleak eta artistak ere ez dira faltako (ikus agenda). 

Urtero azokan aurkeztuak diren berritasunen artean guti gorabehera %10a Iparraldeko ekoizpenak dira: 2019an, 45 berritasun aurkitzen ahalko dira Iparraldeko erakusmahaietan.

2019ko Durangoko azoka zenbakitan:

  • Erakusmahaien kopurua: 264 (240 handi eta 24 txiki)
  • Autoekoizleak: 14
  • 200 kultur ekitaldi baino gehiago
  • Aurkeztuko diren berritasunak: 405
    273 liburu · 91 disko · 16 aldizkari · 5 ikus-entzunezko · 20 bestelako ekoizpen (joko, agenda, egutegi…)

Durango 2019: Iparraldeko egituren ordezkariak Baionan bildurik | Argazkia: Maitane Hernandez - EKE
Durango 2019: Iparraldeko egituren ordezkariak Baionan bildurik | Argazkia: Maitane Hernandez - EKE

Ipar Euskal Herriko egituren ekoizpena Durangon, zenbakitan

  • 9 erakusmahai
  • 45 berritasun: 28 liburu, 3 liburu-disko, 13 disko, Seaskako egutegia
  • 14 kultur ekitaldi: 5 aurkezpen, 4 kontzertu eta 5 proiekzio