Martin LARRALDE - BORDAXURI

IZEN-DEITURAK : LARRALDE, Martin
IZENGOITIA : BORDAXURI
SORTEGUNA : 1782/I/2
HERRIA : HAZPARNE (Lapurdi)
HERIOTZEGUNA : 1821
HERRIA : ROCHEFORT (Frantzia)
OFIZIOA : zapataria
BIZILEKUA : HAZPARNE (Lapurdi)

MOTA : bat-bateko bertsuak / bertsu jarriak

BIOGRAFIA :

1809 urtean ama hil zaien Martin eta bere bi anai-arrebei. Ondorioz, Martin galeretara igorri zuten.

Orduan idatzi zuen Galerianoaren kantuak olerkia : bere historia kontatzen zuen bertsu autobiografiko hauetan, molde bortitz eta lazgarrian, bere ahaidekilako erresumina agertuz.

Rocheforteko itsasgizonen eritegian hil zen 1821ean.

Bere bertsuetarik gutti iritsi dira gure gana zoritxarrez eta bere bizitza dohakabeak badu hortan zerikusirik.

Piarres Larzabal apezak antzerki bat osatu zuen Bordaxuri izenekoa.

BERTSU EZAGUNENAK :