Kexux ARZALLUS

Kexux ArzallusIZEN-DEITURAK :
ARZALLUS EGIGUREN, Kexux
SORTEGUNA : 1954/10/31
HERRIA : BIDEGOIAN (Gipuzkoa)
OFIZIOA : Saltegiko langile Donibane Lohitzunen
BIZILEKUA : HENDAIA (Lapurdi)

MOTA : bat-bateko bertsulari, bertsu jartzaile, epaile, saio antolatzaile, bertso-erakasle

BIOGRAFIA :

Kexux Arzallus bertsutan hasi zen lehen aldiz Oñatin 1974an. Murua, Matxinandiarena eta Kortaberria izan zituen kantukide. Jarraitu du Ipar Euskal Herrira etorri delarik. Besteak beste, bertsu-erakasle izan da eta ere Bertsularien Lagunak elkartearen lehendakari.

Iparraldera etorri denetik eta 1993a arte, ez ditu bere bertsulari neurriak osoki garatu ahal izan txapeleketan mugaz Hegoaldera pasatzea debekatua zitzaiolako. Gaur egun arazo hori konpondua da eta bertsuzale eragile sutsua bezala ezaguna da.

Miren ANTIA Zumaiarrarekin ezkondua, 3 seme-alaben aita: Itsaso, Amets eta Maialen, bertsu giroan haziak. Amets 2013ko Euskal Herriko Txapelketa nagusiaren Txapeldun izan da.

BERTSULARI-TXAPELKETAK :

  • Lapurdiko txapelketa 1987 : txapeldun (Urruña)
  • Nafarroako txapelketa 1989 : finalista (Baigorri) (kanporaketa: Landibarre)
  • Nafarroako txapelketa 1990 : finalaurrea taldeka (Ezpeleta)
  • Nafarroako txapelketa 1991 : finalista (ez zuen joaterik izan Doneztebera) (kanporaketa: Izura)
  • Nafarroako txapelketa 1992 : kanporaketan  Donazaharren
  • Nafarroako txapelketa 1993 : kanporaketan Heletan
  • Nafarroako txapelketa 1994 : finalista Lesakan
  • Nafarroako txapelketa 1995 : finalista Leitzan
  • Nafarroako txapelketa 1996: txapeldun Goizuetan
  • Nafarroako txapelketa 1997: txapeldunorde Sunbillan
  • Nafarroako txapelketa 1998: finalista Elizondon
  • Txapelketa Nagusia 1986 (sailkatua zegoen, baina bere egoera politikoa bide ez zuen parte hartzerik izan)
  • Txapelketa Nagusia 1989 (azken-laurdenak: Hendaia / Lesakara etortzerik ez zuen izan egoera politikoa bide)
  • Txapelketa nagusia 1993 (finalerdiak Eibar eta Bilbon)
  • Txapelketa nagusia 1997 finalerdian Igorren

Bat-bateko sariketa : Gazteen Lizardi saria 1978 : 2. (Zarautz)

Iparraldeko bertsularitza munduko eragileak

Xan Alkhat bertsularia - Bat-batekoan! (cc-by-sa Nahia Garat)

Bertsulari, gai-egile, gai-emaile, saio antolatze, lehiaketak eta txapelketak, bertsu eskolak eta baliabide zentroak, Euskal kultur erakundearen datubasean zerrendatuak.

Agenda
  • Bertso saioak
  • Bertsularitza
Xilaba 2018 - Lehen fasea 2018/10/19
  • Bertso saioak
  • Bertsularitza
Xilaba 2018 - Lehen fasea 2018/10/19
  • Bertso saioak
  • Bertsularitza
Bertsu Afaria 2018/10/19
Gehiago…
Interneten
Abiatu da Taldekako XILABA Xapelketa | 2018-10-14, Bertsozale Elkartea

Pasa den asteburuan, Gameren eta Altzumartan jokatu dira Taldekako Xilaba Xapelketako ligaxken lehen bi saioak.

Tags:

Taldekako giroan | 2018-10-12, Iparraldeko Hitza

Aurtengo Xilaba bertsolari txapelketa hiru fasetan eta taldeka egitea deliberatu du Bertsularien Lagunak elkarteak. Banakako lehiaketan atrebituko ez ziren itzaleko bertsolariei parte hartzeko parada eskaini nahi zaie.

Tags:

Eli Pagolak irabazi du Hernandorena bertso sariketa |2018-10-09, iparraldekohitza.eus

Buruz burukoan, Jon Gurrutxaga izan du lehiakide Pagolak. Aitor Servier lapurtarra hirugarren sailkatu zen.

Tags:

Gehiago…