Jules MOULIER

IZEN-DEITURAK : MOULIER HIRIBARNE, Jules
IZENGOITIA : OXOBI
SORTEGUNA : 1888-IV-07
HERRIA : BIDARRAI (Baxe Nabarre)
HERIOTZ EGUNA : 1958-II-07
HERRIA : BAIONA (Lapurdi)
OFIZIOA : apeza
BIZILEKUAK :
HIRIBURU (Lapurdi) : 1912-1928 ;
DONOSTIRI (Baxe Nabarre) 1928-1941 ; ARRANGOITZE (Lapurdi) 1941-1955.

MOTA : bertsu jarriak

BIOGRAFIA :

Bidarrain sortua, Larresoroko seminarioan eta ondotik Biarnoko Nay-ko seminario nagusian  egin zituen apezgaitegiko azken urteak. Goi mailako ikasketak egin zituen. Herriminak bultzatu omen zuen idaztera eta euskara eta euskal kultura sustatzera. 1912an Hiriburuko bikario izendatua izan zen eta Jean Hiriart-Urruty laguntzen aritu zen Euskalduna aldizkarian idatziz. Beste hainbat apez euskaltzaleekin batera Gure Herria kaseta sortu zuen 1921ean eta lehen urteetan bere gain hartu omen zuen aldizkariko lan-kargurik handiena.
Literaturari doakionez, poesian nabarmendu zen bereziki, 1914an argitaratutako Boz-oihu-deiadar-nigar liburuan erakutsi zuen bere maisutasuna.
Baina bestelako liburuak ere bazituen : Alegiak, bertsotan idatzitako fabulak, 1926an argitara emanak, Heiatik zerura (1935), Haur-elhe haurrentzat (1944), Aintzina (1944), Oxalde (1949).
Euskaltzain oso izendatua izan zen 1952an.

BERTSU EZAGUNENAK :

Orotara 80 bat bertsu sail, kantu eta alegia :

  • Ama,
  • Xardina saltzailea,
  • Oiharzunak mendian zer dion,
  • Goñi zalduna (1949an saristatua),
  • Heiatik zerura (10 bertsu),
  • Otxalderi,
  • Axular idazleari
    ...
Iparraldeko bertsularitza munduko eragileak

Xan Alkhat bertsularia - Bat-batekoan! (cc-by-sa Nahia Garat)

Bertsulari, gai-egile, gai-emaile, saio antolatze, lehiaketak eta txapelketak, bertsu eskolak eta baliabide zentroak, Euskal kultur erakundearen datubasean zerrendatuak.

Agenda
  • Animazioak
  • Bertsularitza
Abbadia Bertsotan 2019/03/30
  • Animazioak
  • Bertsularitza
"Hitz Enea" erakusketaren bisita Sustrai Colinarekin 2019/04/05
  • Ekitaldiak & festibalak
  • Antzerkia
  • Bertsularitza
  • Dantza
  • Euskara
  • Musika
Herri Urrats 2019 2019/05/12
Gehiago…
Interneten
Bilatzaile berria du Bertsolaritzaren Datu Baseak | 2019-02-19, Bertsozale Elkartea

Bilaketa bakarra eginda, BDB barruan dauden datu base guztietan zer dagoen ikusteko aukera egongo da.

Tags:

Larunbatean ospatu zen Senpereko "Larraldean" Bertsularien Lagunak elkartearen urteroko Biltzar Nagusia — Bertsozale Elkartea

2018an transmisioan eta sustapenean egin lanaren bilanak eta 2019rako egitasmoak aurkeztu ziren. Bertara hurbildurikoek 2018ko diru kontuak eta 2019ko aitzinkontua aho batez onartu zituzten. Bertan bildu ziren, bertsulariak, bertsuzaleak eta erakunde ezberdinetako ordezkariak, bertzeak bertze: Euskararen Erakunde Publikoa, eta Euskal Kultur Erakundea.

Tags:

Jon Lopategi, bertsolaritzaren transmisioaren erreferentea | 2019-02-08, Euskaltzaindia

Bertsolaritzara gai sozialak ekartzen aitzindari izan zen bertsolaria hil da, 84 urte zituela. Bertsolari txapelduna izan zen muxikarra, eta bertsolaritzaren transmisioaren erreferentea.

Tags:

Gehiago…