Axular idazleari

Axular, Axular,
Eskualdun idazle
Ausart, zorrotz, hazkar
Suharra...
Geure hots emaile
- dena su, dena khar -
Irakasle bakar,
Bakarra...

Zinuen - Axular -
Ergel, erho, nagi,
Gazte ala zahar,
Alferra
Ernarazi nahi :
Etzadien lokhar
Ez gero'ari jar,
Ez lerra...
...

Jules MOULIER "OXOBI"