XILABA 2012

"Xapelketa, Xapel meta" lelopean iragan da Xilabaren III. edizioa. Funtsezko xedea ez baitzen xapeldun bat izendatzea, baizik eta "xapel meta" bat parte hartu zuten 16 bertsulariei, gai egile eta emaileei, epaileei, eta ere hurbildu ziren jendeei banatzea.

Lehen kanporaketa Altzürükün
Bertsulariak eta Maia Etxart gai-emailea (ezker). Altzürükü. (EKE - Maite Deliart)

"Euskaraz aritzearen harrotasuna transmititzea" du helburu Bertsularien Lagunak elkarteak.

Bertsulariak: Amets ArzallusOdei BarrosoSustrai ColinaEneritz Zabaleta, Murua azkaindar familiako hiru anai-arreba (Maindi MuruaOrtzi eta Xumai), Gilen Hiribarren, Xan Alkhat, Ramuntxo Christy, Bixente Hirigarai, Egoitz Zelaia, Battitt Crouspeyre, Ortzi Idoate, Maddi Sarasua eta Madi Ane Txoperena.

Gai-egileak eta gai-emaileak: Joana ItzainaMaurice Aguerretche, Pantxika Solorzano, Amaiur Lujanbio, Maider Etchart, Aitor Renteria, Maia Etxart, Maritxu Lopepe.

Epaileak: Eneko BidegainJoakin ArregiBeñat Soulé, Erik Etxart, Lierni Elortza, Asier Ibaibarriaga.

Bi kanporaketa, bat urriaren 6an Altzürukün, herriko gelan, bestea Kanbon, urriaren 13an, AIEC gelan.

Altzürukün, Maindi Murua nagusitu da eta Maddi Ane Txoperenarekin sailkatu erdi finalerako; Kanbon aldiz, Maddi Sarasua Xumai Muruaren aitzinean.

Bi finalaurrekoak:

- Hendaian urriaren 20an Variétés zinegelan, sailkatutakoak Amets Arzallus eta Eneritz Zabaletarekin arizan dira eta Amets nagusitu da finalerako txartela lortzen zuela ;

- Donibane Garazin urriaren 27an, Vauban zinegelan, sailkatutakoak Odei Barroso eta Sustrai Colinarekin arizan ondoan, Sustraik irabazi du saioa.

Xilaba 2012-ko finalistak Joana Itzaina Bertsularien Lagunak-eko lehendakariarekin
Joana Itzaina sei finalistekin
Finalerako bertsulariak beraz: Amets Arzallus, Sustrai Colina, Odei Barroso, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua eta Maddi Sarasua.

3. edizio honen berritasuna: finala Baionan iragan dela azaroaren 10an, Lauga gelan. Karia hortara, Baionako Herriko Etxeak Euskal kultur erakundearen, Bertsularien Lagunak elkartearen eta Euskararen Erakunde Publikoaren partaidetzarekin animazioak antolatuak zituen (Xabier Paya Ruizen hitzaldiaBertsolari filmaBaionako bisita euskarazLuzien Etxezaharreta Ortzi Murua eta Aitor Servier-Echechuri bertsulariekin, bertsulariak eskoletan) Lapurdiko hiri nagusia xapelketaren euskal giroan sartzen laguntzeko.

2 000 ikusleen aurrean, sei bertsulariek saio ederra eskaini zuten. Amets Arzallusek hirugarren aldiz txapela jantzi du Emile Larre-ren eskutik. Bigarren Odei Barroso, hirugarren Sustrai Colina, Maddi Sarasua gazteak mailari eutsi baino gehiago laugarren lekua lortzen zuelarik; bosgarren Eneritz Zabaleta eta seigarren Xumai Murua.

Emile Larre eta Amets Arzallus txapelduna
Emile Larre Amets Arzallus Xilaba 2012ko txapeldunarekin. Argazkia: Jakes Larre - EKE
Odei Barrosok, Maddi Sarasuak eta Eneritz Zabaletak 2013ko Euskal Herriko Txapelketa nagusira joateko txartela eskuratu dute, jada haiena lortua zuten Sustrai Colina eta Amets Arzallusekin batean.

Iparraldeko bertsularitza munduko eragileak

Xan Alkhat bertsularia - Bat-batekoan! (cc-by-sa Nahia Garat)

Bertsulari, gai-egile, gai-emaile, saio antolatze, lehiaketak eta txapelketak, bertsu eskolak eta baliabide zentroak, Euskal kultur erakundearen datubasean zerrendatuak.

Agenda
  • Animazioak
  • Bertsularitza
Abbadia Bertsotan 2019/03/30
  • Animazioak
  • Bertsularitza
"Hitz Enea" erakusketaren bisita Sustrai Colinarekin 2019/04/05
  • Ekitaldiak & festibalak
  • Antzerkia
  • Bertsularitza
  • Dantza
  • Euskara
  • Musika
Herri Urrats 2019 2019/05/12
Gehiago…
Interneten
Bilatzaile berria du Bertsolaritzaren Datu Baseak | 2019-02-19, Bertsozale Elkartea

Bilaketa bakarra eginda, BDB barruan dauden datu base guztietan zer dagoen ikusteko aukera egongo da.

Tags:

Larunbatean ospatu zen Senpereko "Larraldean" Bertsularien Lagunak elkartearen urteroko Biltzar Nagusia — Bertsozale Elkartea

2018an transmisioan eta sustapenean egin lanaren bilanak eta 2019rako egitasmoak aurkeztu ziren. Bertara hurbildurikoek 2018ko diru kontuak eta 2019ko aitzinkontua aho batez onartu zituzten. Bertan bildu ziren, bertsulariak, bertsuzaleak eta erakunde ezberdinetako ordezkariak, bertzeak bertze: Euskararen Erakunde Publikoa, eta Euskal Kultur Erakundea.

Tags:

Jon Lopategi, bertsolaritzaren transmisioaren erreferentea | 2019-02-08, Euskaltzaindia

Bertsolaritzara gai sozialak ekartzen aitzindari izan zen bertsolaria hil da, 84 urte zituela. Bertsolari txapelduna izan zen muxikarra, eta bertsolaritzaren transmisioaren erreferentea.

Tags:

Gehiago…