Durangoko azoka 2022
2022an hamasei urte beteko ditu Gerediaga elkartearen eta Euskal kultur erakundearen arteko lankidetzak. Partaidetza honi esker, Ipar Euskal Herriko egituren ekoizpenak agerian emanak izanen dira Durangoko Azokan, abenduaren 7tik 11ra.

Aurten 10 egitura lagunduko ditu Euskal kultur erakundeak azokan parte hartzen.
Argitaletxeak: Gatuzain, Ikas, Maiatz, Zortziko, Elkar.
Diskoetxeak: Agorila, Herrimin - Kantazak, Maita Kultura, Usopop diskak, Saroia, Belarri.
Bestelako egiturak: Iparraldeko ikastolak, Hatsa elkartea.
Autoekoizpena: Watson.
Orotara 38 berritasun aurkeztuko dituzte:
- 18 liburu
- 2 liburu-disko
- 16 disko
- bestelako 2 ekoizpen
Argitalpen horien katalogo bat osatu dugu, EKEren laguntzarekin azokaren 57. edizioan parte hartzen duten egituren lanak bilduz hots.
Bestalde azokaren denboran iraganen diren Ipar Euskal Herriko eragileen aurkezpenak edota kontzertuak bildu ditugu ere agenda modura.
Gehiago jakin
- Durangoko azoka 2022: guneen planoa (PDF)
- Azokaren planoa (PDF)
 Noiz: 2024ko abenduaren 5etik 8ra
Noiz: 2024ko abenduaren 5etik 8ra Euskal kultur erakundeak Iparraldeko egituren eta artisten berritasunak biltzen dituen katalogoa apailatzen du urtero.
Euskal kultur erakundeak Iparraldeko egituren eta artisten berritasunak biltzen dituen katalogoa apailatzen du urtero. 
       
       
       
       
      