Joseph Maris partitura fondoa

Joseph Maris harmonizatzailearen eta moldatzailearen hainbat partizio agertzen dira hemen, gehien gehienak euskal musikaren ingurukoak (Alexandre Lesbordes musikegileak argitaratu zuen "Airez-aire" kantu-bildumako partituren transkripzioak adibidez, edo euskal dantza batzuen aireak).
Bi, hiru edo lau ahotsetako kantu hauek gitarra eta beste musika tresnen akordioez osatuak dira. Jo Maris-ek konposatutako melodien zerrenda bat atxeman daiteke orri honetan.